R-300 Getarian
2011/10/07
Urriaren 6an R 300 ikastaroko ikasleak eta irakasleak Getarian izan ziren. Salbatore Deunaren eliza eta Balentziaga Museoa ezagutzeko, bisita gidatuak egin zituzten. Bai bata, bai bestea oso interesgarriak izan omen ziren. Bukatzeko, hainbeste ikusi eta ikasi ondoren, lagunarteko bazkari ederra egin zuten Getariako moilan.
U3koak Igartubeitin
2011/10/14
Pasa den urriaren 14an, U3koak Ezkio-Itsasora hurbildu ziren XVI. mendeko baserria, Igartubeiti, ikustera.
Argazkiak erakusten digunez, egun ezin hobea pasatu omen zuten.