Galdera

 

Nola idatzi beharko genuke: ‘3. DBHkoak’, ‘DBH 3koak’ edo ‘DBH 3. mailakoak’? ‘3. DBH’ edo ‘DBH 3’?


Data: 2016/11/28



Erantzuna

 

Norako behar duzun.

Kontu ofizialetarako, gure ustez zuzenena:

DBHko 3. mailakoak / DBHko 3.ekoak / DBHko 3.A-koak (gela jakin batekoak)

 

 

1/ Gurasoentzako edo administraziorako idazki edo ahozko aurkezpen batean, gure ustez, ‘DBHko 3. mailakoak’ eta haien pareko formulak erabili behar dira, euskararen sintaxia gordeta horiexek adierazten baitute zehazki zertaz ari garen.

Hala, Hezkuntza Sailak honelako aginduak argitaratzen ditu, esaterako:


Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxeetan, DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat (2016-2017).


Eta Argia astekarian izenburu honetako albistea-edo argitaratu dute:


DBHko 2. mailako ikasleen herena ez da euskara maila ertainera iristen”

 

2/ Beste kontu bat da klaustrokideen artean zer formula (laburtu) erabiltzen dituzuen, edo zer-nolako kodea erabiltzen duzuen zuen artean formulazioak sinplifikatzeko. Horrelakoak talde bakoitzak erabakitzen ditu, baina, gure ustez, honako hau izan liteke forma neutroa (nolabaiteko etiketa bat erabilita, eta, beraz, sintaxi guztia deseginda, hain zuzen ere):

DBH 3koak’: “de-be-hatxe-hirukoak” irakurrita