Galdera |
---|
Community manager: nola eman euskaraz? Data: 2016/11/28 |
Erantzuna |
---|
Komunitate-kudeatzaile
1/ Irakasleekin dinamikak egitean, hainbat rol esleitzen zaizkie, bana. Haietako bat da community manager delakoa.
Irakaskuntza joera berrietan, aipatzen da irakasleek ohiko usadioei itzuri egin eta hainbat rol bereganatu beharko lituzketela: hacker, DJ, coach eta community manager, esaterako. Ikusten denez, metaforak baino ez dira, irakaskuntzatik kanpoko arloetatik hartuak; esaterako, Informatikako terminoa da community manager.
Hala, ikasketa ingurune birtual bat sortu (sarean ikasteko, lankidetza bultzatuta, interaktiboki, jolasten bezala eta norabide askotan, ez bakarrik ‘irakasle>ikasle’ norabide eta noranzkoan), eta community manager-en estrategiak ikasi beharko lituzkete irakasleek: ikasle komunitate bat kudeatu, komunitate horretarako muntazko diren edukiak eskuratu eta eskaini, tresna digital berriak erabili, eta komunitatearekin solasean ibili, baina sare sozialetako elkarrizketak garatzen diren modu bertsuan.
2/ Beraz, euskaraz nola eman litekeen erabakitzeko, jo dezagun Sare Sozialen Hiztegira (2016ko azaroan argitaratua, Euskalterm banku terminologikoan dago txertatuta), euskaraz nola eman behar dugun proposatzeaz gain haren definizioa ere eskaintzen baitigu: community manager komunitate-kudeatzaile Definizioa: Interneteko komunitateak sortu, kudeatu eta dinamizatzeko ardura duen pertsona edo enpresa baten edota marka baten ospe digitala kudeatu eta zaintzen duen pertsona. Gaztelaniaz: community manager / gestor de comunidades Frantsesez: gestionnaire de communauté Ingelesez: community manager
Horren arabera, bi aukera dituzu: ingelesezko (jatorrizko) formari eustea, edo euskarazko hitzekin eraikitako terminora aldatzea. Bi-biek dute
|