Galdera

 

“Cuál es el colmo de…”: nola eman euskaraz txisteetan?


Data: 2017/01/03



Erantzuna

 

“Zein da …(ar)en (akabuaren) akabua?

 

 

1/ Aukera bat baino ez da izango hori seguruenik, guri gehien gustatzen zaiguna eta hainbatek eta hainbatek testuinguru horretan erabili dutena.

 

Ohiko gure hiztegietan kontsultatu dugu nola esan euskaraz colmo, acabose, comble (fr.)…, eta ordain guztietatik (zerbaiten mukurua, gaindia, azkena, gonburua…) horixe aukeratu dizugu.

 

 

2/ Akabua erabili dezakezu, esan bezala, edo errepikapenarekin indartu: akabuaren akabua.

 

—Badakizu zein den lerdetsu baten akabuaren akabua?

—?

—Adur Dario Barea izena izatea.