Galdera |
---|
“1ª edición del Día de los Amigos del Coro del Club Deportivo Bilbao”: nola eman euskaraz? Data: 2017/02/15 |
Erantzuna |
---|
“Bilboko Club Deportivoko Abesbatzaren Lagunen Eguna - 1. edizioa”
1/ Honakoak emateko ez dago inolako arazorik: · Club Deportivo Bilbao = Bilboko Club Deportivo · Amigos del Coro = Abesbatzaren Lagunak (koru erabili genezakeen, baina badirudi zabalduxeago dagoela abesbatza elkarteen izen berezietan eta ekitaldien izenetan) · Día = Eguna
2/ Edizioa proposatu dizugu, baina zalantzak izan ditugu, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera liburuak argitaratzearekin baitu zerikusia berba horrek. “Eguna” izan beharrean “topaketak” edo “ospakizuna” edo horrelako zerbait izan balitz, honela jokatuko genuen: · “Abesbatzaren Lagunen Topaketak - 1. edizioa” → “Abesbatzaren Lagunen I. Topaketak” · “Abesbatzaren Lagunen Ospakizuna - 1. edizioa” → “Abesbatzaren Lagunen I. Ospakizuna” Baina zaila egiten zaigu modu berean jokatzea “Eguna” kontzeptuarekin: “Abesbatzaren Lagunen Eguna - 1. edizioa” → “Abesbatzaren Lagunen I. Eguna” (??) Beraz, mailegua onartzea beste erremediorik ez dugu aurkitu, eta edizioa erabiltzea proposatu dizugu.
3/ Eskatu diguzuna izenburu baterako (kartel baterako, adibidez) dela suposatu dugu: horrexegatik iruditu zaigu zuzena izan litekeela katea ebakitzea (‘1. edizioa’ bereiz ematea). Bestela, deklinatu egin behar duzu: “Bilboko Club Deportivoko Abesbatzaren Lagunen Egunaren 1. edizioa” “Aldapeko sagarraren adarraren puntaren puntan” haren oihartzuna dirudi, baina kontuan hartu gaztelaniazko bertsioak ere baduela berea: “1ª edición del Día de los Amigos del Coro del Club Deportivo Bilbao |