Galdera

 

Comecocos (papiroflexiako irudi bat): nola eman euskaraz?


Data: 2017/02/15



Erantzuna

 

Piko-piko

 

1/ Papiroflexiako figura honi dagokio kontsulta:


 

2/ Jakina, ez dugu ohiko hiztegietan aurkitu nola eman litekeen euskaraz paperezko irudi horren izena. Baina Itzul posta-zerrendan sartu, eta irakurri dugu –zorionez, gure eskola denbora haietan ez zegoen-eta horrelakoak egiterik!– piko-piko esaten zaiola jolasari. Kitto: onik irten gara kinkatik.

Ipar Euskal Herrian, berriz, paper(ezko) txori esaten omen diote, Nola Erran frantses-euskara hiztegi elektronikoaren arabera.

 

Pentsa: hizkuntza bakoitzak bere irudiak garatu ditu jolasa izendatzeko. Hona hemen haietako hiru:


Fr.: Cocotte en papier (paper txoria)

Ing.: Paper fortune teller (etorkizunaren iragarlea)

Al.: Himmel oder Hölle (zerua edo infernua)


3/ Jakina, beste adiera batzuk ere baditu comecocos berbak:


·         Comecocos (kezkatzen edo larritzen gaituen zerbait) = buruhauste

·         (Maquinita) comecocos = makina mamorrojale