Galdera

 

Abocardar: nola eman euskaraz?

 

Data: 2017/06/30



Erantzuna

 

Ahozabaldu

 

1/ Zer da abocardar?

Tutu edo zulo baten ahoa zabaltzea esan nahi du abocardar aditzak.

Teknikan asko erabiltzen da, batez ere diametro bereko bi tutu zati ahokatu nahi ditugunean; horretarako, zati baten ahoa ezinbestean zabaldu behar da beste tutuaren ahoa bertan txertatzeko, azkoin baten laguntzarekin, adibidez.



2/ Irakasle lanetan ari zarenean, bi aukera dituzu: terminoa erabiltzea (tutua ahozabaldu), edo hura azaltzea (tutuaren ahoa zabaldu).

Esaterako, gaiaren izenburua honela formulatu daiteke:

·         Nola ahozabaldu tutu bat beste batekin ahokatzeko

·         Nola zabaldu tutu baten ahoa beste batean ahokatzeko

3/ Tutua ahozabaltzeko, prozesu bat baino gehiago erabili daiteke. Esaterako, kobrezko tutu bat ahozabaltzeko, honako pauso hauek eman behar dira:


a.       Tutua ebaki, ahoa ahalik eta garbien izateko.

b.      Ahoa otxabutu, ebakitakoan geratzen diren bizarrak eta txirbiltxoak kenduta.

c.       Tutuaren muturra soldagailu batekin berotu, eta gero kanila pean hoztu.

d.      Azkoina tutuan sartu.

e.       Ahozabalgailuaren burua (argazkian ageri dena, esate baterako: IRALEren kontsulta zerbitzukook ez dugu oraindik berritu gure tresneria, eta XX. mendearen hasierakoarekin jarraitzen dugu) tutuan txertatu.


f.       Tutuaren ahoa zabaldu.