Galdera

 

Caída libre: nola eman euskaraz?

 

Data: 2017/07/11



Erantzuna

 

Erorketa askea

 

1/ Fisikako terminoa da caída libre. Altuera batean dagoen gorputz bat eremu grabitatorioaren eragin hutsagatik (bultzatu gabe) erortzeari egiten dio erreferentzia.

Frantsesez, chute libre esaten zaio, eta free fall ingelesez.

Termino modura, maiz ageri da noski Fisikako liburuetan. Hona pare bat adibide:

.   Baliokidetza-printzipioaren arabera, geometria euklidestarreko erlazio metrikoak baliozkoak dira dimentsio infinituki txikiak eta higidura egokia (erorketa askea eta biraketarik gabea) dituen koordenatu-sistema cartesiar batean. (Erlatibitatearen teoria, Albert Einstein (Jose Ramon Etxebarria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008)

.   Oro har, sateliteek ez dute, zentzu hertsian, erorketa askerik egiten, indar ez-grabitatorio ahulek eragiten baitiete. (Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012)

 

2/ Terminoa ez da zertan erabili beti, jakina. Hala, hizkera naturala baliatu dezakegu mugimendu mota hori adierazteko, adibide honetan bezala:

Eman dezagun pilota bat erortzen uzten dela, hasieran h altueratik. Kalkula ditzagun ondorengo erreboteen altuerak:


http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/dinamica/con_mlineal/restitucion/restitucion.gif