Galdera |
---|
Baño María: nola eman euskaraz?
Data: 2017/09/19 |
Erantzuna | |
---|---|
maria bainu
1/ Baño (de) María / Baño (de) maría (gaztelaniaz, de preposizioarekin edo preposiziorik gabe erabili daiteke, hala baitzen jatorriz, eta letrakera larriarekin zein xehearekin) Sukaldaritza arloko terminoa da. Beraz, komeni zaigu horrelakoak Euskalterm banku terminologikoan bilatzea. Zoritxarrez, calentar al baño María = marian berotu baino ez da ageri, eta ez dauka
2/ Elhuyar hiztegian, berriz, aurkitu dugu: baño (de) María (usualmente en la construcción al baño (de) María) (también minúsc.): Maria bainu cocer al baño María: Maria bainuan egosi; Maria bainutan egosi
Baita Zehazkin ere: baño (de) María: maria bainu. Ikusten duzunez, biek proposatzen dute ordain berbera, baina batak letrakera larriarekin idazten du eta letra xehearekin besteak.
3/ Nola esaten da beste hizkuntza batzuetan? · Frantsesez, bain-marie · Ingelesez, berriz, double boiler (Estatu Batuetan) eta bain-marie (Erresuma Batuan) Hori ikusita, guk geuk letrakera xehez idatziko genuke, ahaztu egin baita hizkuntza horietan (baita gaztelaniaz ere) Moisesen arreba Mariarekin duela zerikusia terminoak (tradizioak dio alkimista bikaina zela…).
|