Galdera |
---|
‘Umeak lo hartu du’ edo ‘umea loak hartu du’: zein da zuzena? Data: 2017/09/22 |
Erantzuna |
---|
Biak dira zuzenak.
1/ Horrelako zalantza bat duzunean, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batura jo behar duzu (Mozilla Firefox nabigatzailean instalatu daitekeen Euskalbar tresna-barran aurkituko duzu). Bertan lo sarrera kontsultatuta, hau ageri zaigu lexietan: · loak hartu du ad. Lo hartu. Ik. lokartu. Bitarte hartan loak hartu zuen Jesus. Bere lagunak loak harturik zeuden. · lo hartu 1 Lo egoerara igaro. Ik. loak hartu. Lo hartu du. Lo ezin harturik egon naiz gau guztian. Lo hartzen nuen liburua eskuetan nuela. 2 dio ad. Inurritu. Hankak lo hartu dit. Beraz, biak erabili daitezke, esanahi berarekin.
2/ Badago beste hirugarren aukera bat, aurrekoen esanahi bera duena: lokartu aditza. Baina NOR sailekoa da:
umeak lo hartu du = umea loak hartu du = umea lokartu da
Hobeto ulertuko duzu hiru aukerok lehen pertsona erabilita: (nik) lo hartu nuen = (ni) loak hartu ninduen = (ni) lokartu nintzen
|