Galdera |
---|
Aportar nuestro granito de arena: nola eman euskaraz?
Data: 2017/11/29 |
Erantzuna |
---|
“Nork bere harri-koskorra ekarri”
1/ Hainbat hiztegitan eta bestelako iturrietan aurkitu dugu forma hori. Hona hemen haietako batzuk: a/ Elhuyar hiztegia (granito sarreran) b/ Intza proiektua / Euskal lokuzioak sarean, ‘Laguntza’ kontzeptuan: (neure, heure, bere...) harri koxkorra ekarri c/ Labayru hiztegian:
· nork bere ahalegintxoa egin · nork bere zertxoa eman · nork bere harri-koskorra ekarri
d/ Nola Erran frantses-euskara hiztegi elektronikoa: apporter sa pierre à qch = zerbaiti (nork) bere harria ekarri
Intza proiektuan, adibide bat eskaintzen digute, norena-eta Mitxelenarena, gainera (ez edonorena, beraz): «Beste norbaitek ere ekarri du bere harri-koxkorra, guztion artean eraikitzen ari garen jauregi ederra hornituago ager dadin, Euskal herrian ez jakinak dituen alde onak goraipatuz.»
MITXELENA, L. (Mitxelenaren idazlan hautatuak)
2/ Nola esaten da ingelesez eta frantsesez? Ingelesez: to do our bit to help / to put in our two cents (iritzi bat ematean) Frantsesez: apporter notre pierre à l'édifice |