Galdera

 

Asociación de futbolistas: nola eman euskaraz?


Data: 2018/01/17



Erantzuna

 

Futbolarien elkartea

 

1/ Erantzuteko, kontsultatu dugu nola euskaratu duten gure euskarazko komunikabide nagusiek (Berria, EITB…) Espainiako liga txapelketan aritzen diren futbol jokalarien AFE delakoa (Asociación de Futbolistas Españoles). Eta, espero bezala, (Espainiako) Futbolarien Elkartea esaten diote;


·         Espainiako Futbolarien Elkarteko presidentea berarekin harremanetan jarri da, eta berari eta Alaveseko jokalari guztiei elkartearen babes morala eta lege babesa eskaini dizkie.(Berria, 2006-12-01)

·         Espainiako Futbolarien Elkarteak esan du prest dagoela 17. jardunaldiko partidak urtarrilaren 3an jokatzeko. (Berria, 2010-12-28)

·         Argentinako Futbolarien Elkarteak (FAA) eman zuen neurriaren berri. (Euskaldunon Egunkaria, 2001-05-02)

·         Espainiako Futbolarien Elkarteak irmo eutsi dio maiatazaren 16an etenaldia egiteko asmoari. (EITB)

 

2/ Hona Euskaltzaindiaren Hiztegiak ematen dituen definizioak:


·         futbolari iz. Futbol jokalaria. Futbolari orok jakin behar du baloiari ostikoz ematen.

·         elkarte iz. Helburu jakin batek elkartzen dituen lagunen multzoa. Ik. bazkun; elkargo; erkidego; sozietate. Langile elkarteak eta sindikatuak. Auzo elkarteak. Emakume elkarteak. Herriko kultura taldeen elkartea eratzeko. Laguntza elkartea. Elkartearen helburuak. Euskal Herriko Nekazarien Elkartea. Euskal Idazleen Elkartea.