Galdera

 

'Calas' (bizikletako oinetakoetakoak): nola eman euskaraz?


Data: 2018/10/19



Erantzuna

 

errepide-kalak

Resultado de imagen de calas de carretera

1/ Horrelako kontsulta bat heltzen zaigunean, Euskaltermera jotzen dugu aurrena. Hona bertako informazioa:

Kirola, jokoak, aisia > Txirrindularitza

Euskaraz, kala / oinetako-tako

Espainieraz, taco de zapatilla / cala

[Hiztegi terminologikoa] [2008]

 

Zoritxarrez, ez dauka termino normalizatua/gomendatua delako etiketarik, ezta termino behin-behinean normalizatua/gomendatua (Terminologia Batzordearen onespenaren zain) delako markarik ere.

 

2/ Euskalterm banku terminologikoan, hainbat eta hainbat hiztegi daude integratuta; haietako bat, teorian, Kirol-materialen hiztegia da.

Aitortu behar dizugu apur bat harrituta gaudela kontu horrekin. Teorian, integratuta dago, baina ez dirudi hala denik praktikan. Esaterako, bada bertan zure kontsultari dagokion erantzuna, baina zerbaitegatik ez da ageri Euskaltermen:

errepide-kalak (4)

Sinonimoa: errepide-bizikletako kalak (3)

Espainieraz, calas de carretera

 

Fidagarritasunaren aldetik, (4) ponderazioak esan nahi du termino behin-behinean normalizatua/gomendatua (Terminologia Batzordearen onespenaren zain) dela; eta (3) ponderazioak, berriz, termino onartua (baina ez lehenetsia, beste bat gomendatzen delako) dela.

 

Jakina, ez duzu zertan esan denbora guztian errepide-kalak; normalena izango da kalak bakarrik esatea. Berdin gaztelaniaz: calas de carretera izan daiteke produktuaren izen teknikoa (esaterako, Amazonen erosi nahi badituzu), baina beste testuinguru gehienetan calas esango duzu.