Galdera

 

'Audición y lenguaje': nola esan euskaraz?


Data: 2018/10/26



Erantzuna

 

Entzumena eta hizkuntza


1/ ‘Audición y lenguaje’ kontzeptua euskaratzeko, Euskalterm terminologia bankura jo dugu (Mozilla Firefox nabigatzailerako Euskalbar tresna barran daukazu; edo esteka honetan ere bai: http://www.euskadi.eus/euskalterm/):

Espainieraz: ALE / audición y lenguaje

Euskaraz: EHI (4) http://www.euskadi.eus/appcont/euskalterm/images/logoEUMe.jpg / entzumena eta hizkuntza (4) http://www.euskadi.eus/appcont/euskalterm/images/logoEUMe.jpg

Frantsesez: audition et langage

Ingelesez: Audition and Language

[Laburtzapenen Hiztegia] [2009]

 

Ikusten duzunez, http://www.euskadi.eus/appcont/euskalterm/images/logoEUMe.jpg etiketa daukate bai laburtzapenak, bai terminoak berak ere: horrek esan nahi du termino normalizatua/gomendatua dela, eta beraz arazorik gabe erabili ditzakezula bata zein bestea.

 

2/ Hezkuntza arloari dagokionez, entzumena eta hizkuntza terminoa erabiltzen da, bai, euskarazko dokumentu ofizialetan eta komunikabideetan. Hona hemen zenbait adibide:

 

.  Entzumen eta hizkuntzako gela laguntza-baliabide orokorra da, hizkuntzaren eskurapen edo garapenaren prozesuan beharrak edo urritasunak dituzten ikasleak integratzen laguntzeko. Gela honen helburua, batetik, arreta goiztiarra eskaintzea da, honela komunikazioa eta hizkuntza sustatzeko, beharrezko gertatzen denean haur bakoitzarentzat egoki diren sistema gehitzaile edo alternatiboak ezarriz, eta bestetik, birgaitasuna bultzatzea da, hizkuntzaren eskurapen edo garapenean alterazioak gertatzen direnean. (Entzumen eta hizkuntzako gelak, Eusko Jaurlaritza)

 

.  Matrikulazio-aukerak → Entzumena eta hizkuntza

·         Irakaslea: ehi ehi

·         Irakaslea: ehi1 ehi1

·         Irakaslea: IKT on Hezkuntza-aholkularitza

(Alkartasuna lizeoaren e-learning plataforma)

 

.  Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ingelesa, Gorputz Hezkuntza, Musika, eta Hezkuntza Berezian Pedagogia Terapeutikoa zein Entzumena eta Hizkuntza dira lanpostuak eskainiko dituzten espezialitateak. Deialdia otsailean argitaratuko da Aldizkari Ofizialean. (Berria, 2018/10/09)

 

.  Entzumen eta hizkuntzako gelak. Antolakuntza eta funtzionamendurako orientabideak: Hizkuntza ebaluatzeko irizpideak eta estrategiak (redinred-eko artikulu baten izenburua)