Galdera |
---|
Aditza: 'doazkizu' ala 'doakizkizu'?
Data: 2018/11/30 |
Erantzuna | ||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
doazkizu
1/ Non begiratu behar da aditz batuaren formak zein diren? Batasunari begira, 1977an onartu zituen Euskaltzaindiak euskal aditz trinko edo sintetikoak (Euskera XXII, 1977). Haien paradigmak kontsultatzeko, hauek dira iturri nagusiak: · Euskal Aditz Batua (1979): Aditz laguntzailearen zein adizki trinkoen taulak jasotzen ditu. · Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-II (EGLU-II) (1987): Aditzaren alderdi guztiak biltzen ditu; baita aditz laguntzailearen taulak (165.-219. or.) zein adizki trinkoenak (221.-347. or.) ere. · 78. araua (Aditz laguntzaile batua): 1997ko azaroaren 28an onartua; beraz, gaurkotasun handikoa. Zoritxarrez, ez dago horrelakorik adizki trinkoetarako.
2/ Konturatzen bazara, NOR-NORI saileko adizki trinko guztiek egitura berbera dute. Zuk proposatutako adibidearekin eta bost aditz erabilienekin azalduko dizugu (HAIEK-ZURI):
|