Galdera |
---|
'horzbiko/bihortzeko/bihortz': nola idazten da? Data: 2019/01/14 |
Erantzuna |
---|
Hiru formak dira zuzenak.
1/ Euskaltzaindiaren Hiztegia da erreferentzia nagusia euskara estandarreko formak zein diren kontsultatzeko, bertan jasota dauden sarrera guztiek arau estatusa baitute. Eta hiru formak ageri dira: bihortz iz. Hortz biko sardea edo aitzurra. Ik. bihortzeko; horzbiko. Bihortzaz ira pilatu. bihortzekoiz. Bihortza. horzbikoiz. Bi hortzeko aitzurra. Ik. bihortz. Horzbiko handia eta txikia. 2/ Bidenabar esanda, nekazaritzako lanabes horzdunetan, beste hauek ere badira: hiruhortz iz. Hiru hortz dituen lanabesa, bereziki sardea. Hiruhortzarekin irauli. lauhortz iz. Lau hortz dituen goldea. bostortz1 iz. Bost edo lau hortzeko goldea. Aitzurra, goldea, laiak eta bostortza. Goldez edo bostortzez lurra urratzen den bezala. 2 iz. Bost hortzeko sardea. zazpihortz iz. Zazpi hortzeko nekazari lanabesa. hamahiru-hortziz. g.er. Hamahiru hortzeko are mota. |