Galdera

 

Para mis padres, María y Joséeuskaraz emateko, zuzena da Nire gurasoentzat, María eta Josérentzat”?


Data: 2019/03/11



Erantzuna

 

“Nire gurasoentzat: María eta José(rentzat)”

“María eta José nire gurasoentzat”

“Nire guraso María eta Josérentzat”

 

1/ Hasi gaitezen gaztelaniazkotik.

Aposiziozko koma hori arriskutsua izan liteke: zenbatentzat da eskaintza? “Para mis padres, María y José” honela interpretatu liteke: “Para mis padres + María + José” (hau da, lau pertsonarentzat!). Anbiguotasun hori apurtzeko, bi puntuak erabiltzea da konponbiderik egokiena: “Para mis padres: María y José”.

 

2/ Beraz, euskaraz ere bi puntuak erabili ditzakezu balizko anbiguotasunak saihesteko:

Nire gurasoentzat: María eta José(rentzat)

 

3/ Kontsultan diozu ea kasu-marka errepikatu behar den aposizioetan (“Nire gurasoENTZAT, María eta JoséRENTZAT”).

Bai, hala da. Euskaltzaindiak hori gomendatzen (???) du bere 109. arauan (“Komunztadura aposizioetan”):

Izen sintagma osoak aposatzen direnean, berriz, komunztadura egitea da ohikoena, hondarkia sintagma aposatuetan ere ipiniz:


·         Nire lagun FerminEK, piano jotzaile trebeaK, kontzertu asko eman ditu aurten.

·         Fermin Garro irakasleaRI, lizentziadun berri denaRI, eman diote lanpostu hori.

·         Zure lagunaREKIN, Unibertsitateko irakasleaREKIN, mintzatu naiz gaur.


Komunztadurarik gabeko aposizioak lekukotasun urriagoa du tradizioan, batez ere perpaus barruan kokatua dagoenak, eta, hortaz, ez da gomendatzekoa:


·         ??Nire lagun FerminEK, piano jotzaile trebea, kontzertu asko eman ditu aurten.

·         ??Fermin Garro irakasleari, lizentziadun berri dena, eman diote lanpostu hori.

·         ??Zure lagunarekin, Unibertsitateko irakaslea, mintzatu naiz gaur.»

 

4/ Euskaltzaindiaren 109. arau horretan bertan azaltzen da nola jokatu aposizioa izen sintagmaren barneko izenen artean egiten denean. Bi aukera daude:

a.      Edurne Mendiluze Unibertsitateko Errektoreordeari aurkeztu diote txostena.

b.      Unibertsitateko Errektoreorde Edurne Mendiluzek aurkeztu du txostena.

 

Beraz, bi egitura horietakoak ere erabili ditzakezu. Hurrenez hurren:

a.      María eta José nire gurasoentzat

b.      Nire guraso María eta Josérentzat