Galdera

 

Institutuko sukaldean hainbat gune dauzkagu. Behin, guneok identifikatzeko kartelak ipini behar nituen, eta ez nekien ondo nola idatzi. Nola idazten da “cuarto frío”, “cuarto de preelaboraciones”, “zona de emplatado” eta “zona de cocción”? 

 

Data: 2012/01/27



Erantzuna

 

 

Oso interesgarria izan da zure kontsulta. Jakina, horrelakoetan geuk ere kontsultatu behar izaten dugu eskura ditugun baliabideetan. Hala, Sukaldaritza Hiztegi bat duzu www.hiztegia.net helbidean: http://www.gastronomiavasca.net/hl/glosario/index.

 

Bertan kontsultatu, eta euskal ordain hauek proposatzen dizkizugu:


"Cuarto frío" = GELA HOTZ

"Cuarto de preelaboraciones" = AURRETIK PRESTATUKOETARAKO GELA

"Zona de emplatado" = PLATERERATZE GUNE

"Zona de cocción" = EGOSTE GUNE

 

Dena dela, saiatuko gara beste nonbait ere kontsulta egiten. Bestelako formak erabiltzen badira, jakinaraziko dizugu.