Galdera

 

Nola eman euskaraz gaztelaniazko “a prueba de golpes” eta “a prueba de fallos” esamoldeak? 

 

Data: 2012/01/28



Erantzuna

 

 

Zehazki hiztegian topatu dugu baliatu dezakezun ordaina:


• paperezko edizioan, adibide bat dago: "a prueba de balas = balen kontra babestua"

• Euskalbarren, berriz, beste bi hauek: "a prueba de agua = uraren kontra babestua" eta "a prueba de fuego = suaren kontra babestua"

 

Beraz, zure adibideak honelaxe eman litezke euskaraz, molde horri jarraituta:

 

"a prueba de golpes = kolpeen kontra babestua"

"a prueba de fallos = hutsegiteen/akatsen/okerren kontra babestua"

 

Azkenarekin, ordea, zalantzak ditugu, ikusi dezakezunez. Areago: baliteke, zein den testuingurua, beste esapide bat erabili behar izatea, eta ez '-en kontra babestua'. Finago erantzuteko, jakin beharko genuke zer testuingurutarako euskaratu behar duzun 'a prueba de fallos' hori.