Galdera

 

Nola euskaratu "actividades de iniciación al atletismo"? 

 

Data: 2012/01/31



Erantzuna

 

Modu batean baino gehiagotan euskaratu liteke esapide hori, zer esanik ez. Gure apostua, ordea, beti da erdal formak ez sakralizatzea, eta eguneroko hizkeratik oso urrun ez joatea, ahal denik eta euskaldun gehienek lehen irakurraldian ulertzeko (hau da, gaztelaniazko bertsiora jotzeko premia ez izateko) moduan euskaratzea. Hori dela eta, bi aukera hauek proposatzen dizkizugu:


• Atletismoan hasteko jarduerak

• Atletismoa praktikatzen hasteko jarduerak