Galdera |
---|
Ahalera: noiz erabili behar da? Komunera joan naiteke ondo esanda dago?
Data: 2012/02/05 |
Erantzuna |
---|
Ahaleraren erabilera nagusiak bi hauek dira:
1. Ahalmena:"Uste dut erraz irabazi dezakegula pala partida"; "Nahi baduzu, lagundu diezazuket teilatuko erretenean geratu diren hostoak kentzen"
2. Gertagarritasuna: '"Baliteke datorren asteburuan Zeraina joan behar izatea"; "Ahizpa gaixorik badago, gertatu daiteke ni ere egotea: orain arte beti gertatu zaigu horrela!"
Horrekin batera, baimena eskatzeko ere erabiltzen dugu:
'"Aita, egin dezakegu gaupasa San Pedro egunean?"; '"Joan gaitezke izebarekin ostatura?"
Euskal ereduzko prosako bilatzailean naiteke hitza sartu, eta aipatutako erabilera horien guztien adibideak topatuko dituzu, esteka honetan.
|