Galdera

 

Gurasoen oharretan, zalantzak izaten ditugu hasierako eta bukaerako agurrekin; “guraso agurgarriak” eta “adeitasunez” erabiltzen ditugu gehien. Ba al da beste aukerarik? 

 

Data: 2012/02/16



Erantzuna

 

 

Gutunetan erabili daitezkeen oharrez eta agurrez galdetu diguzu. Aipatzen dizkiguzun agurrei (Guraso agurgarriak/Adeitasunez) ez diegu aparteko arazorik aurkitzen, baina lehenak ez ditu aintzat hartzen guraso izan gabe legezko tutore direnak; hortaz, egokiagoa izan liteke Guraso/Tutore erabiltzea Guraso hutsaren ordez.

 

Beste alde batetik, kontuan izan agur horiek formaltasun maila handikoak direla, beharbada hala izatea erabaki duzuelako. Bestelako formaltasun maila bat eman nahi badiozue —neutroagoa edo—, hona hemen beste batzuk:


Guraso/Tutore horiek:

Gurasook/Tutoreok:

Jaun-andre horiek:

 


Horrenbestez, agur.

Besterik gabe, agur.

Jaso ezazue nire agurra.

 

Erantzuna emateko, IVAPeko estilo-liburuaz baliatu gara (248. orrialdetik aurrera). Liburuan, hainbat informazio duzu bai estilo-kontuei, bai idazki-ereduei dagokiena (idazkera, diseinua, hizkuntza-zalantzak...). Oso erabilgarria egingo zaizu idazkaritza-lanetarako.