Galdera

 

Bateratu daitezke euskarazko eta erdarazko alfabetoak? Zein da ikasleei irakatsi beharrekoa? 

 

Data: 2012/03/08



Erantzuna

 

 

                 Euskarazko eta gaztelaniazko alfabetoak bat datoz, biek dituzte-eta 27 letra hauek:


A, B, C, D, E, F, G, H, I, J, K, L, M, N, Ñ, O, P, Q, R, S, T, U, V, W, X, Y eta Z.


Beste kontu bat da zein diren letra horien izenak. Eta kontu garrantzitsua da, kontsultan esaten duzun bezala ikasleek buruz ikasi beharra badute. Zorionez, Euskaltzaindiak araututa dauka alfabetoaren gaineko guztia, bai zein letrak osatzen duten ABC-a, bai nola ordenatzen diren, bai eta bakoitzak zer izen duen ere (17. araua); esaterako, gaztelaniaz equis izena duena ixa letra da euskara batuan.

 

Amaitzeko, ohartxo bat. Hizkuntza batzuetan, zenbait hots transkribatzeko, digrafoak ere erabiltzen dira: euskaraz, TZ, TS, TX, LL, DD, TT...; gaztelaniaz, LL, CH... Bada, gogoratu horiek ez direla alfabetoetan sartzen.