Galdera

 

 Soziologia arloko bi esapide nola eman euskaraz:


1) familias por debajo del salario mínimo 

2) por debajo de la mayoría de edad

 

Data: 2012/03/13



Erantzuna

 

Galdetu diguzu ea egokiak diren ordain hauek:


1) familias con ingresos por debajo del salario mínimo = gutxieneko soldatatik azpiko diru-sarrerak dituzten familiak

2) por debajo de la mayoría de edad = adin nagusitik behetik

 

 

 1) Lehenengoan, termino bakarra "salario mínimo" da, eta ondo itzuli duzu. Hala ere, azpiko barik, beheko jarriko genuke; horixe erabiltzen dugu normalean:


—Zenbat kobratzen duzu?

—Gutxieneko soldatatik behera (*azpira).

 

2) Bigarren sintagma oso markatua da, oso perifrastikoa. Kasurik gehienetan, seguruena nahikoa genuke adingabe(ko) hitzarekin:

 

Los jóvenes por debajo de la mayoría de edad no pueden votar = Gazte adingabeek ezin dute botoa eman.

 

Hala eta guztiz ere, behar-beharrezkoa bazenu:

 

Los menores son las personas por debajo de la mayoría de edad = Adingabeak adin-nagusitasunetik beherako pertsonak dira.