Galdera |
---|
Curriculuma idaztean, nola euskaratu 'Enero 2010' edo 'Enero-Junio 2010' modu laburrean?
Data: 2012/06/17 |
Erantzuna |
---|
Seguruenik, modu batean baino gehiagotan euskaratu litezke horrelako datak, zer eredu erabiltzen duzun curriculuma idazteko. Guk eredu bat proposatuko dizugu; IVAPek bere Estilo Liburuan (318-321 or.) proposatzen duena, hain zuzen ere: pdf formatuan duzu liburua oso-osorik Interneten, eta curriculumari dagozkion lau orrialdeok mezu honi erantsita doazkizu.
Gure erantzuna modu grafikoan adieraztearren, curriculumeko ikastaroen atala aldatuko dugu hona, eta bertan txertatuko ditugu zure kontsultako datak:
Beraz, daten erreferentziak modu laburrean emateko, urteari lotuta –(e)ko kasu marka idatzi beharko zenuke, eta NOR kasuan hilen izenak. |