Galdera |
---|
Zein da zuzena? 'Beharko dut' ala 'behar izango dut'?
Data: 2013/04/26 |
Erantzuna | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Galdetu diguzu ea zein den zuzena; behar izango dut ala beharko dut.
Erantzuna: behar izango eta beharko, biak dira zuzenak.
Hori esanda, saiatuko gara informazioa osatzen, Euskaltzaindiak Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-II (EGLU-II) lanean dioena aprobetxatuta; batez ere, 8. kapitulukoa (155.-164. or.)
1/ Dakizunez, aditzetan ageri diren ezaugarrietako bat aspektuarena da. Aspektuaren marka aditz nagusiari itsasten zaio:
Horrez gain, adizki trinkoetan ez da aspektu markarik agertzen, baina une batean-edo gertatzen ari den zerbaiti lotutako aspektua daukate, gramatiketan “puntukaria” deritzona:
2/ Horiez guztiez gain, badaude tratamendu berezia daukaten aditzak: behar izan, ari izan, nahi izan (eta gura izan), bizi izan, balio izan, maite izan, komeni izan, uste izan…
Ikusi dezagun nola jokatu behar den aditz horiekin aspektuaren aldetik. Horretarako, haietako bost erabiliko ditugu:
* Oso gutxitan erabiltzekoa, testuinguru guztiz markatuetan. ** Aditzaren arabera aukeratu behar da laguntzailea: ezin du ekarri / ezin da ibili.
3/ Ikusten duzunez, etorkizuna adierazteko bi aukera daude aditz berezi horietan: izan ezabatu eta aspektu marka behar, nahi, maite, bizi eta besteri zuzenean eranstea, batetik (beharko du, nahiko du…); eta, bestetik, aditz osoari eranstea (behar izango/izanen du, nahi izango/izanen du…). Areago: bietatik lehenengoa da joera nagusia; behar izango/izanen du baino askoz ere ohikoagoa da beharko du.
Hori horrela dela ikusteko, esperimentu hau egin dezakezu: Euskalbar-en, Mozilla Firefox nabigatzailerako tresna barran, Ereduzko Prosa Gaur corpus arakatzailea duzu, 2000. urtetik aurrera argitaratu diren Berria eta Herria agerkariak eta ehunka liburu aukeratu biltzen dituena; esteka honetan, beharko formaren agerraldiak kontsultatu ditzakezu, eta behar izango-renak beste esteka honetan: erabateko desoreka dago lehenengoaren alde.
|