Galdera

 

Nola esan daiteke euskaraz “Comunidad educativa”? (Ikastetxeko Urteko Plana osatzen ari gara, eta bertan erabiltzeko kontzeptua da) 

 

Data: 2013/09/11



Erantzuna

 

 

Gure ustez, Eskola Komunitatea izan liteke egokiena zure ikastetxeko martxan parte hartzen duzuen guztiok biltzeko.

 

 

1/ Bi lekutan topatu dugu nola eman litekeen kontzeptu hori euskaraz:

 

  •  
    • Euskalterm banku terminologikoan (Mozilla Firefox nabigatzailerako Euskalbar tresna-barra instalatu, eta bertan izango duzu Euskalterm), bi aukera hauek eskaintzen dira:

 

Hezkuntza, Pedagogia

comunidad educativa

eskola-elkarte

comunidad educativa

hezkuntza-komunitate


             Nafarroako erkidegorako IRALEren pareko elkartearen (EIBZ) Hezkuntzako Hiztegiak ere bi aukera
  •          horiek ematen ditu.

 

2/ Bien hibridoa edo nahastea proposatzen dizugu guk: nahiago dugu zenbait eskolaren elkarteak izendatzeko erabili eskola-elkarte (esaterako, “musika-eskolen elkartea”); eta hezkuntzan dihardugun profesional guztiok (langileok, hezkuntzarekin zerikusia duten politikariak…) biltzen gaituen multzoa izendatzeko, berriz, hezkuntza-komunitate).

 

3/ Dena dela, ikastetxeetan osatu behar dituzuen dokumentu horietan guztietan, oso egokia da kontzeptu bakoitza definitzea. Hala, hau izan liteke pasarte egoki bat dokumentu batean eskola-komunitate aipatzen duzuen lehenengoan (adibide bat baino ez da noski):


[…] Gure ikastetxeko eskola-komunitate osoari (gurasoak, langile ez-irakasleak, irakasleak eta ikasleak) fitxa bana banatu diegu, hiru galderarekin.

 

Horrela azalduta, gainera, ez da horren garrantzizkoa zer termino erabili (eskola-elkarte, hezkuntza-komunitate edo eskola-komunitate), irakurle guztiek berehala ulertuko baitute nor diren multzo horretako partaideak.