Galdera

 

“A que sí”, “A que no”: nola esan euskaraz? 

 

Data: 2013/10/15



Erantzuna

 

 

1)      Nolabaiteko apustu edo desafioetan: “Baietz/Ezetz

2)      Solaskideak gure ustea berrestea nahi dugunean: “…, ezta?

    Edo solaskideak, entzun, konforme egon, eta gure ustea berresten duenean: “…, ezta?

3)      Norbaiten ustearen kontra gurea norbaitek berrestea nahi dugunean: (zaila da modu estandar bat aipatzea).

 

 

1/ Apustu bat egitean, edo desafio bat botatzean, edo zerbait egitera nolabait gonbidatzean erabiltzen dira erdaraz esapide horiek:

·        ¡A que no me alcanzas, colega! = Ezetz harrapatu, laguntxoa!

·        ¡A que () acierto lo que andas pensando! = Baietz igarri zer darabilzun buruan!

 


2/ Gertatu liteke iritzi bat izatea buruan, eta solaskideak iritzi hori berrestea nahi izatea, zurekin konforme dagoela adieraztea. Horrelakoetan ere erabiltzen dira esapideok erdaraz:


·        George Clooney es guapísimo. ¿A que ? = George Clooney guapo-guapoa da. Ezta?  (Bai, ezta?)

·        George Clooney no es para tanto. ¿A que no? = George Clooney ez da hainbesterako. Ezta?  (Ez, ezta?)

 

Era berean, gure ustea adierazi, eta solaskidea, bat-batean, konturatzen da berak ere uste hori bera duela:

·        —George Clooney es muy atractivo, y parece hasta inteligente.

—¿A que ?

George Clooney oso erakargarria da, eta bizkorra ere badirudi.

—Bai, ezta?  (Egia da!, Horixe baietz!, Benetan…!)

·        —George Clooney no es nada atractivo, y tampoco parece demasiado inteligente.

—¿A que no? Yo siempre he pensado lo mismo.

George Clooney ez da batere erakargarria, eta oso bizkorra ere ez dirudi.

—Ez, ezta? Nik horixe bera eduki dut beti buruan. 

 

(Pena da ez txertatzea audio txiki bana, oso doinu berezia baitute –bai erdaraz, bai euskaraz–, puntu guztietako adibideak nola irakurri entzuteko).

 

3/      Testuinguru honetan ere erabiltzen dira erdaraz “A que eta “A que no”: norbaitek gurearen kontrako ustea adierazi, eta gure ustea nolabaiteko autoritate batek berrestea nahi izaten dugunean:



(Leirek uste du bere txanda dela oraingoan atezain jokatzeko; baina Anartzek ezetz esan dio, berea dela; orduan, Leirek maisuarengana jotzen du:)


      —¡Profe, profe! ¡A que me toca ahora a mí de portero!

 

—Maisu, maisu! Orain niri tokatzen zait atezain.

Ezta?1

Ez da egia?1

Bai!

Egia da!

Horixe baietz!

Esaiozu Anartzi!

 

     —¡Profe, profe! ¡A que no le toca ahora a él de portero!

 

—Maisu, maisu! Berari ez zaio tokatzen orain atezain.

Ezta?1

Ez da egia?1

Ez!

Horixe ezetz!

Esaiozu Anartzi!

 

 

1Berriz ere, doinu egokiarekin esan beharko genituzke izartxoz markatutako laurak; bestela, zalantza ere adierazi dezakete, eta eman nahi diogun kontrako efektua lortu.