Galdera |
---|
'Bait da' edo 'baita'?
Data: 2013/12/13 |
Erantzuna |
---|
Baita idatzi behar dela erabaki du Euskaltzaindiak.
Euskaltzaindiaren 2. arauan azaltzen da nola erabili bait- partikula:
Bait partikula, kasu guztietan, aditzari atxikia idatz dadila: bainaiz, baikara, baitoaz, e.a., eta ez *bai(t) naiz, * bai(t) gara, *bai(t) doaz, e.a.
Hau da kasuistika osoa:
bait- + n… → bainaiz, bainuke, bainezake… bait- + h… → baihaiz, baihuke, baihaut… bait- + d… → baita, baitio, baitituzte… bait- + z… → baitzen, baitzara, baitzaudete… bait- + l… → bailitzateke, bailuke, bailerama… bait- + g… → baikara, baikabiltza, baikintuzten…
|