Galdera

 

'Comida para llevar (comida preparada por nosotros)' eta 'Postres para llevar (postres caseros: tartas, galletas, flanes…)': nola eman euskaraz?

 

Data: 2014/05/06



Erantzuna


Comida para llevar (comida preparada por nosotros): Eramateko janari prestatua (guk geuk prestatua)

Postres para llevar (postres caseros: tartas, galletas, flanes…): Eramateko postreak  (etxeko postreak: tartak, gailetak, flanak…)

 

 

1/ Norako diren, modu batean edo bestean eman litezke kontzeptuok. Esaterako, kartel baterako balira, “Guk geuk prestatutako janaria, eramatekoa” eta “Etxeko postreak, eramatekoak” izan litezke egokiak.

 

2/ Gure ohiko iturrietan (hiztegi erabilienetan, Euskaltermen, eta Merkataritzako, Sukaldaritzako eta antzeko arloetako hiztegi berezituetan…) ez dugu kontzeptu hori aurkitu, Nola Erran frantses-euskara hiztegi elektronikoan izan ezik; adibide honetan, hain zuzen ere:


plats chauds/boissons à emporter: jaki beroak /edariak, eramatekoak

 

 

3/ Zenbait aukera proposatuko dizkizugu: