Galdera

 

Aitxitxe: idatzi daiteke horrela? 

 

Data: 2014/09/30



Erantzuna


Idazki formaletan, aitita idatzi behar duzu; bestelakoetan, ez dago araurik: nahi izanez gero, aitxitxe.


1/ Euskara batuan berba bat nola idatzi behar den jakin nahi baduzu, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batura jo behar duzu. Hau jasotzen du

aitita iz. Bizk.

aitita-amama pl. Bizk.

(bizkaierazko hitza da aitita; beste euskalki batzuetan, aitona, aitaita, aitajaun, aitatxi…: denak dira euskara batuko formak).


Baina euskara batua komunikazio egoera formaletan aplikatu beharreko hizkuntzaren aldaera baino ez da.



2/ Bestelako komunikazio egoeretan (esaterako, norbaitenganako maitasuna adierazteko premia duzunean), apurtu daitezke arau horiek; are gehiago, esan genezake komeni dela arauok apurtzea helburura iristeko.


·    Hala, eman dezagun bizar makina oparitu behar diozula aititari bere egunean, eta txartel bat erantsi zorionak esateko. Txartel hori honakoa izan daiteke:

ZORIXONAK

AITXITXE!!!!

 

 

·    Edo eman dezagun Bermeokoa zarela, eta jakinarazi nahi diozula zure maiteñoari guztiz enamoratuta zaudela berarekin; berari eta mundu guztiari, herriko horma batean pintada bat eginda. Orduan, ez jo euskara batura; ez jo bizkaiera batura; apurtu itzazu idaztarauak, eta errazago iritsiko zara helburura: