Galdera

 

'Aprender/aprendizaje' eta 'estudiar/estudio': nola bereizi euskaraz maila akademikoan?


Data: 2014/10/07



Erantzuna

 

Aprender: ikasi (hitz arrunta da)

Aprendizaje: ikaskuntza (termino gisa, batzuetan) / ikastea

Estudiar: estudiatu / ikasi (hitz arrunta da)

Estudio: estudiatzea / ikastea (hitz arrunta da, zenbait adiera berezitutan izan ezik)

 

 

Erantzuna arrazoitzeko, ikusi dezagun zer testuingurutan agertu dakigukeen hitz bakoitza, eta eman dezagun euskarazko ordain bana (lehenengo bietarako adibide gehien-gehienak EIBZren Hezkuntzako Hiztegitik hartuta daude):

1/ Aprender

·         aprender de memoria = buruz ikasi

·         aprender a aprender / comunicarse / convivir / escribir / pensar / resolver conflictos
= ikasten / komunikatzen / elkarrekin bizitzen / idazten / pentsatzen / gatazkak konpontzen… ikasi

·         aprender a jugar al fútbol = futbolean (olgetan) ikasi

·         evaluar para aprender = ikasteko ebaluatu

·         capacidad de aprender a lo largo de la vida = bizitzan zehar ikasteko gaitasuna

   ·          el cerebro tiene distintos mecanismos para aprender un idioma si es joven o mayor = garunak, gaztea edo zaharra den, mekanismo desberdinak ditu hizkuntza bat ikasteko

 

Hitz arrunta da aprender, eta edozein euskaldunek jokatuko lukeen bezala jokatzea proposatzen dizugu.

 

2/ Aprendizaje

·         trastorno del aprendizaje = ikaskuntzaren nahastea (terminoa)

·         teoría del aprendizaje = ikaskuntzaren teoría (terminoa)

·         innovación y aprendizaje: un nuevo modelo para la formación universitaria = berrikuntza eta ikaskuntza: eredu berri bat unibertsitateko formaziorako (terminoa)

·         aprendizaje precoz = ikaskuntza goiztiarra (terminoa)

·         aprendizaje cooperativo = elkarlaneko ikaskuntza (terminoa) / elkarlanean ikastea

·         aprendizaje lingüístico y cultural = hizkuntza- eta kultura-ikaskuntza (terminoa)

·         aprendizaje deductivo = ikaskuntza deduktiboa (terminoa) / dedukzioz ikastea

·         aprendizaje, innovación y mejora continuos = etengabeko ikaskuntza, berrikuntza eta hobekuntza (terminoa) / etengabe ikastea, berritzea eta hobetzea

·         aprendizaje y desarrollo motor = mugimenduaren ikaskuntza eta garapena (terminoa)

·         experiencia escolar de aprendizaje = eskolako ikaskuntza-esperientzia (terminoa)

·         marco común europeo de referencia para las lenguas: aprendizaje, enseñanza, evaluación = Europako erreferentzia-marko bateratua: hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa (terminoa)

·         programa de refuerzo del aprendizaje de las lenguas extranjeras = atzerriko hizkuntzen ikaskuntza indartzeko programa (terminoa)

·         oportunidad de aprendizaje = ikasteko aukera

·         alumnado con dificultades de aprendizaje = ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak

·         aprendizaje por descubrimiento = aurkikuntza bidezko ikaskuntza (terminoa) / aurkikuntza bidez ikastea

·         capacidad de autoaprendizaje = nork bere kasa ikasteko gaitasuna

·         destreza de aprendizaje = ikasteko trebetasuna

·         evaluación del aprendizaje = ikaskuntzaren ebaluazioa (terminoa)

 

Aprendizaje eta hura bezalako terminoekin, orokorrean, honela jokatuko genuke guk geuk:

Izenburuetan edo zerrendetan, esaterako, (elkarlaneko) ikaskuntza terminoa erabiliko genuke:

«Hona hemen gure metodologiaren oinarriak:

a) elkarlaneko ikaskuntza (ikaskuntza kooperatiboa)

b) emaitzen kontrol bateratua

c) »

Testu baten barruko sintaxi arruntean, berriz, ikaskuntza aukeratu beharrean, (elkarlanean) ikaste- hobetsiko genuke:

«Ikastetxean, gure ikasle guztiek elkarlanean ikastea bultzatzen dugu»

«Umeen aurrezagutzak eta interesak kontuan hartuta, elkarlanean ikasten ikastea bultzatu behar dugu»

«“Elkarrekin ikasi” esaten dugunean, hau esan nahi dugu: ezagutza berriak besteen laguntzarekin eskuratu, elkarlanean eta elkarreraginean»

«Interneten aurkitu ditugu ‘Elkarlanean Ikasteko Proiektuak’ izeneko materialak»

 

 

3/ Estudiar

Gure ustez, ez da terminoa.

Hiru adiera hauek ditu:

a/ Adimena trebatu zerbait ulertzeko edo ikasteko (= ikasi / estudiatu):

·         Está estudiando en su cuarto porque mañana tiene examen de literatura = Gelan dago estudiatzen/ikasten, bihar literatura azterketa du-eta.

·         Dedica muchas horas a estudiar, pero no sé si aprende algo = Ordu asko ematen ditu estudiatzen, baina ez dakit ezer ikasten duen. (ezinbestean bereizi behar dira)

·         Solo es capaz de estudiar de memoria = Buruz ikasteko/estudiatzeko baino ez da gauza.

·         Nacemos sabiendo algo, pero hemos de aprender muchas cosas; y para aprenderlas hay que estudiar = Zertxobait dakigula jaiotzen gara, baina gauza asko ikasi behar ditugu; eta, horretarako, estudiatu egin behar da. (ezinbestean bereizi behar dira)

b/ Ikasketak egin (= ikasi / estudiatu):

·         Yo he estudiado en la facultad de ciencias = Zientzia fakultatean egin ditut ikasketak nik / Zientzia fakultatean ikasi/estudiatu dut nik.

·         Estudia para maestro en la Escuela de Magisterio de Bilbao = Maisu ikasketak egiten ari da Bilboko Irakasle Eskolan.

c/ Arretaz aztertu, analizatu, ikertu (ikasi):

·         Es necesario estudiar el origen del virus = Ezinbestekoa da birusa nola sortu den ikertzea.

·         Entre las cosas hechas y las creadas existe una diferencia, si lo estudiamos minuciosamente = Egindako eta sortutako gauzen artean badago alde bat, xehetasunez aztertzen badugu konturatuko garenez.

 

 

4/ Estudio

Estudiar aditzetik datorrenez, modu batean edo bestean emango genuke, zer adiera hartzen duen:

a/ Adimena trebatzea zerbait ulertzeko edo ikasteko (ez da terminoa):

Ha dedicado muchos años al estudio, pero ahora solo se dedica a practicar deportes = Urte ugari eman ditu estudiatzen/ikasten, baina orain kirola besterik ez du egiten.


b/ Ikasketak egitea (ez da terminoa) / (pl.) titulazio bat lortzeko jorratu beharreko ikasgaiak:

Estoy cursando estudios de peluquería en un centro privado = Ile-apainketa estudiatzen/ikasten ari naiz ikastetxe pribatu batean.


c/ Arretaz aztertzea, analizatzea, ikertzea / Ikerketa edo analisi bat garatzen duen idazlana (ez da terminoa):

Han recibido el premio Nobel de Medicina 2014 por su estudio del GPS cerebral = Garuneko GPSaren ikerketagatik jaso dute 2014ko Medikuntzako Nobel saria

Les han publicado su estudio del GPS cerebral en Nature = Nature aldizkarian argitaratu  diete garuneko GPSaren gaineko ikerlana/estudioa.


Baditu bestelako adiera berezitu batzuk, eta horietan bada neurri handi batean terminoa:

d/ Lan egiteko toki berezia (lanbide batzuetan); bereziki, artisten lantokia / (pl.) zinema-, telebista- edo irrati-saioak grabatzeko aretoa(k):

·         Lorea tiene su estudio junto al río: allí pinta y revela sus fotos = Loreak erreka bazterrean dauka estudioa: bertan pintatzen du, eta argazkiak errebelatzen.

e/ Apartamentua (berariazko gelarik ez daukana sukalderako):

·         Alquilé un estudio en Lanzarote para pasar las vacaciones de Navidad = Apartamentu bat hartu nuen errentan, Lanzaroten, Gabonak pasatzeko.

f/ Musika konposizioa:

·         Hamazortzi urte zituela idatzi zituen bere obra osatzen duten lanik ezagun eta bikainenak: harizko musika tresnetarako Tres cuartetos (Hiru koarteto) eta pianorako Tres estudios (Hiru estudio) eta Caprichos (Kapritxoak).

g/ Margolan edo eskultura bat burutu aurretik egiten den zirriborro modukoa:

·          Picassoren Guernica-ren zirriborro bat erosi dugu 14.500 €-an.