Galdera


Cuentos a la oreja, cuentos de vieja”: nola eman euskaraz umeei errieta egiteko?

 

Data: 2014/10/29



Erantzuna

 

Ez ibili kontu txikietan!

Zertan zabiltzate belarrondoko kontutxoetan?!

 

 1/ Hasieran, pentsatu genuen Cuentos a la oreja, cosas de vieja esaera horren euskarazko baliokidea behar zenuela, eta gure ohiko iturrietan (G. Garateren Atsotitzak, Cervantes institutuko Refranero Multilingüe…) hasi ginen bilatzen. Harrigarria bada ere, ez genuen iturri horietan aurkitu erdarazko esaera, eta are gutxiago euskarazko baliokiderik. Auskalo zergatik! Hemengook bakarrik erabiltzen dugu? Ez da zaharra, esaera?


Euskara hutsezko baliokiderik ez, baina hibrido bitxi hau aurkitu genuen Anuarios del Seminario de Filología Vasca ‘Julio de Urquijo’ (M. Gema Torres Garoña: “Interferencias léxicas vasco-románicas en el castellano de San Sebastián”, ASJU XXVII-2, 449-538 or., 1993):


«Cuentos a la belarri, que son de nazkagarri»

 

Euskara hutsezko ordaina behar izanez gero, bertsolari jantzi, eta esaera zahar bat asmatu dezakezu:

 

«Belarrira xuxurla, beste guztioi burla»

 

 2/ Baina kontsultaren helburua beste bat dela diozu: ikasleak, batzuetan, belarrira hitz egiten ibiltzen dira (edo belarri ertzera / belarrondora zerbait esaten), eta ohartarazi nahi dituzu horrela ez jokatzeko. Zer formula erabili?


Erantzun txikian bi formula eskaini dizkizugu, lehena Gipuzkoan bildua (kontu txikiak dira isilpean esaten diren horiek) eta Bizkaian bigarrena (belarrondoko kontuak).


Hortik aurrera, zeuk aukeratu behar duzu nola modalizatu:


·         galdera erretorikoaren tonua emanda (zertan zabiltzate?)

·         deiadarraren tonua emanda (ez ibili!)

·         -txo atzizki txikitzailea leungarri gisa sartuta (kontukontutxo)

·