Galdera |
---|
Elkarbizitza ala bizikidetza (gaztelaniazko “Plan de Convivencia” itzultzeko)? Data: 2014/12/01 |
Erantzuna |
---|
Bizikidetza Plana
Bi aukerak dira zuzenak: Bizikidetza Plana eta Elkarbizitza Plana; baina guk egokiago irizten diogu lehenengoari. Ikus dezagun zergatik: 1/ Hiztegietara (Elhuyar, Zehazki…) edo estilo liburuetara (Berria…) jotzen baduzu convivencia euskaraz nola esaten den ikusteko, hauek guztiak aurkituko dituzu: bizikidetasun, elkarrekin bizitze, bizikidetza, elkarbizitza…
2/ Hezkuntza arloan zer hitz edo termino erabili erabakitzeko, askotan jotzen dugu Nafarroako Gobernuaren Hezkuntzako Hiztegira. Bertan, bizikidetza eta elkarbizitza, biak, sinonimotzat ageri dira; baina plan de convivencia: bizikidetza plana (aukera bakarra). 3/ Google-n bilaketak eginez gero, ikusiko duzu bata zein bestea erabiltzen direla Hezkuntzan; zerbait gehiago, berriz, Bizikidetza Plana. 4/ Eusko Jaurlaritzak badu bere Bake eta Bizikidetza Idazkaritza Nagusia. Beraz, hori izanik izen ofiziala, uste dugu onena dela besteok ere bizikidetza hobestea.
|