Galdera

 

Aise irabazi, aise xahutu” esaeraren baliokiderik bai?


Data: 2015/10/15



Erantzuna

 

Parrastan etorri, burrustan igorri

“Erraz xahutzea, lanak irabaztea”

 

 

 

1/ Kontsultan aipatu diguzun esaerak hainbat aldaera ditu:

 

 

Aise

Erraz

Samur

irabazi,

aise

erraz

samur

igorri

xahutu

gastatu

jaregin

 

 

Eta haren baliokideak, forma pixka bat aldatuta, hauek izan litezke:

 

a/ Erantzun txikian eskaini dizugun lehenengoa, gure ustez zoragarria –dituen aliterazioengatik (hotsen errepikapenengatik)–:

“Parrastan etorri, burrustan igorri” edo “Barrasta jin eta burrustu joan” (eta “Barrastan jin eta burrustan joan”)

Oharra: Parrastan, burrustan = esku beteka, uholdeka, barra-barra…

 

b/ Urrunago joanda, antzeko lezio morala dauka erantzun txikian eskaini dizugun bigarrenak:

“Erraz xahutzea, lanak irabaztea” (erraza da xahutzea, baina zaila irabaztea)

           

Eta horren parekoak dira beste hiru hauek ere:

“Bat irabazi, bi galdu (xahutu), hau bere bizitza-modu”

“Ez xahu irabazten duzunaz goiti”

“Xahutzen ez dena, gordea”

 

 

2/ Non aurkitu ditugu baliokide horiek?

Euskarazko esaera zaharren hainbat eta hainbat bilduma gorde dira, baina Gotzon Garateren Atsotitzak (14.458 euskal atsotitz eta nola esaten diren espainolez, ingelesez eta latinez) da gure erreferentzia nagusia, sarean bertan kontsultatu daitekeelarik. Eta horra jo dugu erantzun hau prestatzeko.

 

Hala, ikasi dugu gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez badaudela horien baliokideak (logikoa da: atsotitzek gizarte tradizionala islatzen dute, eta gizarte hori antzekoa zen mendebaldeko Europa osoan):

·         Easy come, easy go / Quickly come, quickly go.

(Cut your coat according to your cloth / He who spends more than he should, shall not have to spend, when he would / Who will not keep a penny, shall never keep many)

·         Lo mal adquirido se va como ha venido.

(Ganar es difícil y gastar fácil / Ganar poco y gastar mucho / No estires la pata más de lo que alcanza la manta / Quien guarda, halla / Uno que no gastas, dos que te ahorras)

·         Gros gagneur, gros dépenseur / Ce que l’on acquiert méchamment; on le dépense sottement / Grand’peine est d’avoir amasser, et brief chose de dépenser

 

Oso baliagarria izan zaigu beste batzuetan Cervantes Institutuaren Centro Virtual Cervantes webguneko Refranero Multilingüe delakoa, baina oraingoan ez dugu zure kontsultari lotutako ezer aurkitu.

 

 

3/ Amaitzeko, beste lezio bat ondasunak xahutzearen gainean.

Garai guztietako gure gizarteetan, batzuk hain dira aberatsak eta hain pobreak bestetzuk, non “Duenak ezin andea (xahutu), ez duenak ezin ukan”.