Galdera

 

Nola eman euskarazáreas instrumentales’?

 

Data: 2015/12/17



Erantzuna

 

Arlo instrumentalak (euskara, gaztelania, matematika eta atzerriko hizkuntza)

 

1/ Halaxe agertzen zaigu dokumentu hauetan, esate baterako:

·         Hezkuntza-indartzeko banakako plana (HIBP) egiteko orientabideak oinarrizko hezkuntzan:

 

o  Ikasteko zailtasunak dituztenei arlo instrumental batean edo gehiagotan (…) (10.or)

 

o  Azken honen barruan, lehentasunez, arlo instrumentaletako (euskara, gaztelania, matematika eta atzerriko hizkuntzako) edukiak eta prozedurak landuko dira (…) (14. or.)

 

·         Curriculuma. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (Nafarroa):

 

o  Curriculum berriak zehazterakoan funtsezko oinarria izan da arlo instrumentalak indartzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (6. or.)

 

·         Hezkuntza sailburuordearen JARRAIBIDEAK Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko ikastetxe publikoentzat, 2013-2014ikasturteko kulturarteko dinamizazioaren eta hizkuntza-errefortzuaren inguruan

 

o  Ikaslearen unean uneko egoera: datu pertsonalak; hezkuntza-ibilbidea; eremu sozio-afektiboa (nortasuna, trebetasuna); eremu akademikoa (arlo instrumentalak) (4. or.)

 

‘Arlo instrumentalak’ googleatuz gero, barra-barra erabiltzen dela ikusten da.

 

2/'Instrumental' adjektiboa lasai asko erabili dezakegu. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntzako Hiztegian bilatuz gero, hezkuntzarekin lotutako emaitza hauek aurkitu ditugu:

 

eus: izaera instrumentaleko arlo

cas: área de carácter instrumental


eus: arlo-ez instrumental

cas: área no instrumental


eus: izaera instrumental

cas: carácter instrumental