Galdera |
---|
Partitiboa: zuhaitzarik ala zuhaitzik; arbelarik ala arbelik?
Data: 2016/03/01 |
Erantzuna |
---|
Zuhaitzik, arbelik… / Harririk, leihorik…
1/ Partitiboa osatzeko ‘–IK’ (hitza kontsonantez amaitzen denean) edo ‘–RIK’ (amaierakoa bokala baldin bada) erabiltzen ditugu:
arbelik, lanik, urik, sosik, mototsik, harkaitzik…
amarik, semerik, argirik, baloirik, lorik, surik…
2/ Hain zuzen ere, Euskaltzaindiaren 15. arauak Partitiboaren erabilera okerra du izenburua, eta okertzat ematen ditu zuhaitzarik eta arbelarik bezalakoak.
3/ Word dokumentu honetan idazten ari garelarik, ikusi zein forma markatzen dituen zuzentzaileak (ez-zuzentzat jotzen ditu azpimarratutakoak):
4/ Arazoa izan liteke ez jakitea zein den hitzaren forma, alegia, ea ‘–a’ itsatsia duen ala ez. Hala gertatzen da arbel hitzarekin: askok eta askok uste dute ‘–a’ itsatsia duela, eta hortik dator oker erabiltzea (*arbelarik, *arbelan, *arbelatik…). Zalantza daukagunean, Euskaltzaindiak argitaratzen duen Hiztegi Batua delakora jotzen dugu, horrexek markatzen baitu zein den berba bakoitzaren forma euskara baturako.
5/ Amaitzeko, gomendatzen dizugu partitiboaren eta deklinabidearen gaineko artikulu hauek irakurtzea:
Euskara Institutua, EHU, "Partitiboa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
· Txita arrautzatik ala arrautzetik? IRALEren Kontsulta Zerbitzua, Galde-erantzunen datu basea, www.irale.hezkuntza.net/web/guest/kontsulta-zerbitzua
iraleKZ, IRALEren Kontsulta Zerbitzuaren bloga http://iralekz.blogspot.com.es/ |