Galdera

 

Cuadros eléctricos de baja tensión: nola eman euskaraz?

 

Data: 2016/03/08



Erantzuna

 

Behe-tentsioko kaxa elektrikoak

 

1/ Euskaraz, sarri askotan, itsu-itsuka ibili behar izaten dugu hasieran euskal ordain egokiak zein izan litezkeen asmatzeko, eta hala gertatzen dira gertatzen direnak: ordain posible bat baino gehiago ageri dira handik-hortik-hemendik.

Hala, kaxa elektriko, kutxa elektriko, koadro elektriko, elektrizitate-kutxa…: horiek guztiak aurkitu ditugu euskaraz cuadro eléctrico dierelakoei esateko.

Guk, aurrena, Euskalterm terminologia bankuan bilatzen dugu horrelako termino bat kontsultatzen diguten bakoitzean: bertako forma batzuek “termino normalizatua / gomendatua” etiketa dute, eta badirudi horiexek hobetsi beharko genituzkeela. Bada, horrelako etiketa du kaxa elektriko delakoak.

 

2/ Behe-tentsio, berriz, hiztegi arruntetan ere aurkitu dugu; esaterako, Elhuyar hiztegian: zientzian eta teknikan erreferentea izanik, berme handiko hiztegia da (Zehazkin ere aurkitu dugu forma horretan).