Galdera |
---|
Benjamines eta alevines (kirol arloko terminoak): nola eman euskaraz? Data: 2016/06/06 |
Erantzuna | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
benjamines = benjaminak; alevines = kimuak.
1/ Horrelako zalantza bat dugun bakoitzean, Elhuyar eta Zehazki hiztegietara jotzen dugu hitz arruntak direnean, eta Euskaterm terminologia bankura hitz teknikoak direnean (Mozilla Firefox nabigatzailerako Euskalbar tresna barran dituzu, beste hiztegi askorekin batera, bi hiztegiok eta Euskalterm bera). Kasu honetan, kirol arloko terminoak direnez, zuzenean jo dugu Euskaltermera.
2/ Benjamines Euskaraz benjaminak esatea proposatzen du:
Eta honela definitzen: «Kirol-federazioetako adin-kategoria, ikasturte berria hastera doan urtean 8 eta 9 urte egin behar dituzten neska-mutikoak hartzen dituena.»
3/ Alevines Euskaraz kimuak esatea proposatzen du:
Eta honela definitzen: «Kirol-federazioetako adin-kategoria, ikasturte berria hastera doan urtean 10 eta 11 urte egin behar dituzten neska-mutikoak hartzen dituena.»
4/ Batzuetan, tentuz ibili behar dugu Euskaltermen, gure azken urteotako historia honetan proposatu diren aukera guzti-guztiak biltzen baititu, zaharkituta geratu direnak edo desegokiak direnak ere bai; Euskaltermen bertsio gaurkotuan, berriz, forma batzuek “termino normalizatua/gomendatua” etiketa dute, eta badirudi horiexek hobetsi beharko genituzkeela.
Bada, proposatutako bi formek daukate etiketa hori: · Benjamin(-)taldeak · Kimu(-)taldeak · Benjamin mailako futbola · Benjamin mailako futbol(-)taldeak · Kimu mailako futbola · Kimu mailako futbol(-)taldeak · …
|