Kontsulta-zerbitzua

Loturak

 

 

 

 

Hemen da Iraleren eskaintza berria

Kaixo, irakasle eta hezitzaileok!

 

Ikasturte honetako geldialdiaren ondoren, itzuli da IRALEren ikastaro-eskaintza!

 

Euskara dugu irakasle- eta hezitzaile-lanetarako tresna nagusia; eta lanbide horietan ari garenok ezinbestekoa dugu gure hizkuntza- eta irakaskuntza- konpetentzia zaindu, landu eta garatzea. IRALEk aukera bikaina eskaintzen du horretarako, baldintza onenetan: aurrez aurre, taldean, behar den denbora hartuta, metodologia  berriekin.

 

Sakon eraberritu ditugu gure ikastaro guztiak, irakasle eta hezitzaileei baliabide eta prestakuntza egokienak eskaintzeko, hizkuntzan eta hizkuntzarekin lotutako metodologian eta didaktikan. Eskolara begira, elkarlanean, hizkuntza eta irakaskuntza lotzen dituzten alderdi guztiak landuko dituen ikas komunitate zabala sortu nahi dugu, zu partaide zarela.

 

Hauek dituzu 2021-2022 ikasturterako irakastordu barneko goi-mailako ikastaroak:  

  • R300: euskarazko komunikazio-konpetentzia sendotzeko ikastaroa, irakasle eta hezitzaileentzat.
  • R400: euskarazko ikasmaterialak sortzen trebatzeko ikastaroa.
  • R600: Curriculumaren euskal dimentsioa irakas arloetan eta ikastetxean lantzeko ikastaroa.
  • R900: euskarazko ahozko komunikazioa irakasjardunean.

Informazio osoa, esteka honetan.

 

Maiatzaren 11ra arte dago zabalik izena emateko epea, eta maiatzaren 27ra arte R400, R600 eta R900erako egitasmo-txostenak aurkeztekoa. Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar baduzu, deitu edo idatzi Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzen euskara ataletara edo IRALEren irakastegietara.

 

IRALEk berriro zabaldu ditu ateak! Zain gaituzue!

 

Eman izena 2021-2022ko IRALEren ikastaro-eskaintzan parte hartzeko!

 

 

Eskerrik asko!

 

IRALE

R800 Amara Berri proiektua ezagutzera

R300 Gasteizko probintzia-artxibo historikoan

R600 Iruña-Veleian

R800 Antzuolan

Otxandioko eskolakoengandik ikasteko aukera gurean

R800 Bekobentan

Santa Ageda bezpera dugu... Iralen ere

Karlos Zurutuzaren hitzaldia

Imanol Merceroren hitzaldia gurean

R800ekoak Artiumera bisitan

Erakusketari buruzko informazioa hemen.

R600ekoen irteera

R300ekoen irteera

Lau Teilatu Iralen

Gurean ere bat egin dugu haur minbiziaren aurkako maratoiarekin. Lau teilaturen doinuan, Iraleren erdian, babesa eman genion EiTBk bultzatutako ekimenari. Eta zu... bideorantz begira...

  Lontxo Rojoren hitzaldia

 

 

AGUR ETXEBESTEren estreinaldian

 

 

 

R 300 taldeko  txangoa

 

2019ko irailaren 18a

Zorionak R300eko ikasleei

Bideoa ikusteko sakatu HEMEN

Ikastaroen ziurtagiriak

Jakinarazi digutenez, IRALEn egindako ikastaroen ziurtagiriak IRAKASLE.NET web orrian lor ditzakezue.

Hona hemen helbidea:

www.irakasle.net

Zinema euskaraz

"Euskaraz ez omen dago filmarik"; "EITBn kirola baino ez dute ematen"... Horrelakoak behin baino gehiagotan entzun izan ditugu. Dena den, hemendik aurrera aitzakia hutsa baino ez da izango; izan ere,  telebista NAHIERAN ikusteko aukera izango dugu eta nahi dugun orduan. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Eitb.com atariaren elkarlanari esker, filmak euskaraz ikusteko aukera izango dugu, bai luzeak bai laburmetraiak.

 

Uneko Gunearen Egutegiak