Lehenengo geldialdia Garate izeneko baserri handian egin genuen. Baserria Izurtzan dago, eta bertako kide batekin egon ginen, Jesusekin hain zuzen ere. Hasieran kostatu zitzaigun baserritarraren euskara ulertzea, baina apurka-apurka gero eta errazago ulertu genion. Argi ikusi genuen baserri horretako kideek ez zutela aspertzeko astirik, hainbat animaliarekin egiten baitute lan: behiak, txahalak, ardiak, oiloak… | | ||
|
Baserri handi hura atzean utzi eta Atxondorantz abiatu ginen. Txangoari zegokion bigarren geldialdia egin genuen bertan. Negutegi bat ikusi genuen. Tomate eta urazen ekoizpena nola burutzen zen azaldu ziguten negutegiaren barruan. Azalpenak oso interesgarriak izan ziren. | ||
Negutegitik irten ondoren, Uxarte sagardotegirantz abiatu ginen autobusez. Bidean, Jon irakasleak Uxarte izena nondik zetorren azaldu zigun: Uriarte izenetik –ur artean dagoena adierazi nahi du–. Horrez gain, esan dezakegu Montorra auzoan kokatuta dagoela eta hirurehun urte baino gehiago dituela. Momentu honetan bere nagusia Jose Antonio Zamalloa da eta berak azaldu zigun sagardoaren prozesua. | | ||
Sagardoa egiteko hainbat sagar mota beharrezkoak dira, nahiz eta zuhaitzak Asturiasetik ekarritakoak izan, hemen landatuta daude. Ondoren, sagardoa ekoizteko prozesua azaldu zigun Jose Antoniok: garbitu, zatitu, prentsatu, zukua lortu eta kupelan sartu hartzidura lortzeko; heldutasun puntua lortu ostean, dekantazioa (hondarra kendu), eta kupeletara eraman, han bertan dastatzeko eta ontziratzeko, eta horrekin guztiarekin, Bizkaiko sagardoa zigilua lortzen du. | |||
Prozesuaren azalpena bera baino interesgarriago suertatu zitzaigun geroko dastatzea. Eraikin zaharraren barnealdera gidatu gintuen Jose Antoniok eta bi kupeletako sagardoa dastatzeko aukera eman zigun –baten batek ilarari “probetxua” atera eta hiru aldiz edan zuen–. Horren ostean, norberak bere edalontzia hartuta, bazkaltzera! Hau gozamena hau! Eseri bezain pronto, Gernikako piperrak, Ibarrako piparrak, Iurretako tomate eta urazak eskaini zizkiguten, sagardoz lagunduta. Hori gutxi balitz, oiloa eta euskal-burgerra ere jan genituen. Postrean ez genuen izan gazta eta irasagarra soilik, momentu horretan eguneko “plater nagusia” izan genuen: gure Jon irakaslearen omenaldia. Bat-batean, trikitilariak agertu ziren eta Jon Aurreri gure bertsoa botatzeko sarrera eman ziguten. Hori entzun ondoren, txapela handi bat eman genion eta omenduak berak kopla bi oparitu egin zizkigun: hunkituta utzi gintuen! | | ||
Jaiarekin jarraitzeko, kantutegiak banatu genituen eta parranda itzela sortu zen; txango amaieran, etxera itzuli ginen Joni eskaini genion bertsoa gogoratuz: | |||
Zeuretzat da gure bertso hau sentimenduz bustia. Zu izan zaitugu argi nahi genuen eguzkia. Hitz, berba edo aditzez beteta duzu saskia, beti ederto islatuz zure mezuen izpia. | Euskera eder jasoa,
|