Helburua eta xedea

IRALE programaren xedea da EAEko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan eta ikastetxe pribatuetan diharduten irakasleak eta Heziketa Bereziko langileak euskaldundu eta alfabetatzea. Azken helburua, nolanhai ere, honako hau da: irakasle horien berariazko hizkuntza-prestakuntza lortzea, legez eskatzen den trebeziaz eta gaitasunez, euskara edo euskaraz irakatsi ahal izan dezaten.